Herrigintza

Zipriztindu zure herria, zure auzoa, zure ingurua!

Lasarte-Oriako Bizipoza taldean herriko elkarteetako pertsonak elkartuta daude. Elkarrekin antolatzen dituzte ekimenak eta herriko beste eragileekin elkarlanean burutzen dituzte gainera.

Lasarte-Oriako elkarteetako pertsonen arteko ezagutza indartzen da eta herriko elkarteetako gaiak eta baloreak elkarrekin gizarteratzen dituzte herrian.

Lasarte-Oriako dinamika honetan beraz, herriko elkarteak dira ekimenen antolatzaile eta herriko eragileak bidelagun.

Bizipozak badu Bilboko Uribarri auzoan egoitza bat. Auzo langile eta bizia da, anitza bezain alaia. Bizipoza eguna prestatzeko, auzoko eragile guztiak eta Bizipoza elkartu ginen eta bakoitzak beretik emanez osatu genuen Bizipoza eguna.

Jarraian Bizipozako elkarteei bertan partehartzeko gonbidapena luzatu zitzaien. Jaira gozatzera etortzeko gonbidapena eta bertan beraien informazioa eta balioak zabaltzekoa ere.

Modu horretan, Uribarri zipriztindu genuen.

Zuek ere zuen auzo edo herria zipriztindu nahi duzue?
Jarri gurekin kontaktuan, laguntzeko prest gaituzue!

Scroll to Top